Bisita gidatuak | Familia eta partikularrak

Bisita gidatuak Familia eta partikularrak

Bisita antzeztua

Bisita antzeztua izango da eta pertsonai mitologikoen eskutik Lamia, Galtzagorri, Mari Domingi, Ambotoko Mari,... euskal mitologiako magia mundura murgilduko zarete eta bakoitzaren mito eta elezaharrak ezagutuko dituzue.

Bisita gidatu ezberdina izango da, askoz ere erakargarriagoa, parte-hartzaileagoa eta sentikorragoa.

Bisitan zehar egin daitezkeen bisitak

SORGINEN BARATZA

SORGINEN BARATZA

Magia eta mitologiaren ildoa jarraituz, Sorginen Baratza sortu berri da Izenaduba Basoan. Hemen gure inguruko sendabelarrak ezagutu eta bakoitzaren propietateak ikasiko ditugu.

Baratzean esperimentatzeko unea dago, landare ezberdinen usainengatik, itxura eta ukimenaren bitartez bereizteko aukera izango dugu.

NAPO ASTOA

NAPO ASTOA

Izenaduba Basoan Gabonetako protagonista batekin egoteko abagunea izango dugu: Olentzeroren lagun leiala, Napo.

Napo, Olentzerorekin batera, Euskal Herriko osoko umeei Gabonetan opariak banatzeko ardura dauka.

Napok Euskal Herriko herri guztietako etxeak ezagutzen ditu.

Ai Ene!!... Zer izango litzateke Olentzerorena, Napo gabe.

JOKO ELKARERAGILEAK

JOKO ELKARERAGILEAK

Olentzeroren etxe magikoan umeek Euskal Mitologia, natura, ohitura zahar eta kondairei buruz ikasiko dute joko interaktibo eta teknologia berrien bidez. Punta puntako teknologia XVI.mendeko baserrian.

JOLAS TEMATIZATUAK

JOLAS TEMATIZATUAK

6.000 m2 kanpoko ekintzetarako (Mariren koba, Haritz sakratua, Baso magikoa eta labirintua, Txondorra...) Jolasaren bidez haurrak mitologian blai irtengo dira.

3D SIMULAGAILUA

SIMULADOR 3D

Haur eta nagusientzako aukera paregabea 3D esperientzia berri bat bizitzeko. Una atracción sin igual, que nos transportará al universo de la mitología vasca.

TARIFAK

3 urte baino gutxiko umeak: Doan
3 urtetik 14 urtera: 8 €
Helduak: 9,80 €
Taldeak: 8 € / pertsona (Mínimo 20 pertsona, 3 urte baino gutxiagokoak zenbatu gabe)

* Tarifa bereziak: 8 € (Jubilatuak, familia ugariak, gaingabetasunen bat duten pertsonak -haurren sarrera erosi-)

ERRESERBAK

Taldeak: 94 674 00 61 telefonora deituta
Partikularrak: HEMEN sakatuz, www.kutxabank.es web bidez edo Kutxabankeko kutxazainetan

ORDUTEGIA
9:00etatik 18:00ra